Denboraldia bukatzeko, festa giroko bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Orioko FT 2016ko eka. 14a, 07:45

Festa handia izan zen larunbatekoa Orioko futbolarientzat. Lehendabizi errezibimendua egin zieten udaletxean kadeteei eta ondoren bazkaria egin zuten guztiek Ikastolako pergolan.

Errezibimendua baino lehen, Zubietan izan ziren Joseba Arrondoren mutilak. Realak antolatutako txapelketa batean aritu ziren. Bi partidu jokatu zituzten. Lehendabizikoa Realaren kontra eta 3-2 galdu zuten. Ez zieten partidu erraz jarri donostiarrei. Bigarrena Lekeitioren kontra jokatu zuten. Partidu honetan jokalari guztiak aldatu zituen entrenatzaileak, guztiek minutuak izate aldera, eta 1-0 galdu zuten. Dena den, nola batean hala bestean, lan ona egin zuten oriotarrek.

Partiduak jokatu eta gero Oriora etorri ziren, udaletxera, errezibimendura. 13:00etan inguruan joan ziren udaletxera, txarangaren konpainian. 

Errezibimendua eta gero bazkaltzeko elkartu ziren talde guztiak, ia 180 lagun. Ikastolako pergolan izan zen bazkaria eta ohi bezala, sariak banatu ziren futbolarien artean:

                                    

                                       Goleatzailea             Lagunarteko jarrera onena

Infantil neskak                 Jugatz                                  Izaro
Infantil txikiak                  Anartz                                 Harri
Ohorezko infantilak           Iñaki                                  Manex
Kadete 1. maila                 Diego                                  Oier
Ohorezk jubenilak             Josu                                   Hasier 
Territorial neskak             Janire                                  Nora
Ohorezko erregionalak      Alex                                    Iker

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!