Zabalik dago izen-ematea aurtengo San Silvestre lasterketarako

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko abe. 10a, 10:31

Urtero bezala, San Silvestre lasterketa egingo da Orion abenduaren 31n, eguerdian.

Proba nagusia, helduena, 12:00etan hasiko da ikastola aurrean. Hori baino lehenago, 11:30ean, haurren proba izango da.

Izen-ematea

Helduen proban parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian eman dezakete izena, bertara joanda ala telefonoz hots eginda: 943 894 428

Ibilbidea

Kartelaren irudian ikus daitezke bi probetako ibilbideak. Haurrek buelta txikia egingo dute eta, helduek, berriz, aurrena buelta txikia eta, ondoren, handia.

Parte-hartzea bultzatzen duen lasterketa denez, aurrenekoek ez dute saririk izango. Sari batzuk izango dira, baina parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira.

Lasterketaren bukaeran, Arkaitz tabernak salda banatuko du parte-hartzaile guztien artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!