Erregeek geldialdietan bakarrik botako dituzte goxokiak

Erabiltzailearen aurpegia Talai Mendi elkartea 2017ko urt. 4a, 14:47

Berrikuntza nabarmena izango da aurten kabalgatan

Aurtengo erregeen kabalgatan berrikuntza nabarmen bat izango da: erregeek geldialdietan bakarrik botako dituzte goxokiak, ez dute goxokirik botako desfilatzen duten bitartean. Zergatik?Aurreko urteetan jendea, goxokiak hartzeko, segurtasun sokaren azpitik pasatu izan delako, zaldien ondoraino. Beraz, zaldiekin izan daitezkeen arriskuak eta istripuak saihesteko, erregeek goxokiak geldialdietan bakarrik botako dituzte.

Ez da gure gustuko erabakia eta ez genioke utzi nahi goxokiak botatzeari. Baina horretarako denon laguntza behar dugu. Errespetatu, mesedez, antolatzaileen aginduak eta segurtasun neurriak, festak festa izaten jarrai dezan eta istripurik gerta ez dadin.

Talaimendi Elkartea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!