ARALARGO PISTAK

Erabiltzailearen aurpegia Talai Mendi elkartea 2017ko mai. 22a, 12:20
Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzar Nagusiak Aralargo pisten inguruko adierazpena onartu du. http://www.gmf-fgm.org/miniaturas/defecto.jpg http://www.gmf-fgm.org/permalink.php…

Jakingo duzue dagoeneko Aralar ingurua eraikitzen ari diren pisten berri. Gaia korapilatsua da, eta interes ezberdinak daude. Ingurumenean izango dituen ondorioen txosten bat eginarazi zitzaion Aranzadi elkarteari eta emaitzak esanguratsuak dira.

Gipuzkoako hainbat taldek, ingurukoek bereziki, bilerak egin dituzte Gipuzkoako Federazioarekin, eta azkenean, testu bat adostu dute pista horiek eraikitzearen kontra, Diputaziora eta beste hainbat lekutan aurkezteko asmoarekin.

Maiatzaren 18an, Gipuzkoako Mendi Federazioak deituta, gai bakarra ARALARKO PISTAK izanda, bilera izan genuen, testuari atxikimendua emateko. Talaimendi MA testuaren alde dagoenez, baiezko bozka eman zuen.

Bestalde, mendizaleak mugitzeko deialdia zabaldu nahi da, eta horretarako, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa...eko mendi elkarte guztiei deialdia luzatuko zaie, datorren Ekainaren 18an, egingo den ibilaldian partea hartzera. Guztiz zehazteko dago zer eta nola egingo den, aukera ezberdinak aipatu baitziren.

Jakin, Talaimendi Mendi Elkarteak, autobusak jarriko dituela bertara gerturatzeko eta mugimenduarekin bat egiteko. Iturain estankoan izango duzue apuntatzeko aukera, bihar, maiatzak 22tik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!