IBILALDI NEURTUA

Erabiltzailearen aurpegia Talai Mendi elkartea 2018ko ots. 20a, 14:50
Eskolarteako XXXI Mendi Lehiaketa

Gipuzkoako Eskolarteko jokuetan, Mendi lehiaketa antolatzen du GMFak, eta inguruko mendi taldeak antolaketako kolaboratzaileak izaten gara.
Auten, Talaimendi MA elkartearei egokitu zaio ibililadi neurtua antolatzea, eta datorren martxoaren 11ean, igandearekin izango da.
Helburua, umeen artean mendi zaletasuna sustatzea da.
Parte hartu nahi duten umeek, ikastola edota eskolaren bitartez egin beharko lukete, eskola kirolaren barruan. Baina familia giroan ere parte hartu daiteke, eta nahi duenari egunean bertan ikastolako pergolara gerturatzeko gonbita egin nahi diogu, bertatik izango baita irteera goizeko 8:30etik 9:00etara.
Animatu eta partea hartu!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!