Talaimendi elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Talai Mendi elkartea 2021ko abe. 17a, 11:15

Zuzendaritza batzordeak deitu du batzarra, eta bazkide guztiak eta elkartearen jarduna interesatzen zaien herritarrak gonbidatu ditu. Batzarra 19:15ean izango da elkarteak Iturbide kalean duen egoitzan.

Talaimendi mendi elkarteko urteko ohiko batzarra egingo du datorren asteazkenean, hilak 22. Zuzendaritza batzordeak egin du deiai eta bazkideak ez ezik, elkartearen jarduna interesatzen zaien herritarrak gonbidatu ditu bilkurara. Talaimendik Iturbide kalean duen egoitzan elkartuko dira, 19:15ean.

Asteazkeneko batzarrean, zuzendaritza batzorde berria eratuko dute, eta lantaldea berritzeaz ere hitz egingo dute, oraingo zuzendaritzaren ustetan badagoelako premia. Elkarteak orain gutxi berritu du bere logoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!