La Pierre Saint-Martin

Erabiltzailearen aurpegia Troya Landetxea Team 2015ko urt. 14a, 19:34


La Pierre Saint-Martin.
Arette.

2015 urtarrilak 1

Mendiko eskia


Dozenaka autokarabana Arette-eko aparkalekuan.


Urteari ongi etorria emateko mila modu badirenez, guk gureari eutsi diogu eta elurretara irten gara. Pirineoen hegoaldean elur eskasia dugunez, ipar isurialdera jo dugu, Arette-eko eski estaziora. Eguraldi atsegina, eski estazio eraberritua, elur nahikoa eta entrenamendu apur bat...zer gehiago behar dugu ba urtea ongi hasteko?



Goizeko aurreneko argiekin ekiten dugu pistetan gora.


Arlas mendia, 2044 metro.


Kale itzaletan, goizeko freskuran fokeatzen, Arlas berriz aurreneko argi izpien argitan.


Arlas-eko leporako maldak igotzen handik Arette aldera jeisteko.


Denok bilatzen dugu eskiekin gozatzeko momentua. 


"Nola aldatzen diren gauzak! kamarada." Abesten zuen batek.



Ta hauxe zan ba dana, lagunak !!!





Osorik irakurri

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!