Enpresaren estrategia eta antolakuntza edo ekoizpen prozesua hobetzeko programa

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko ots. 3a, 11:30

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako garapen agentziek –gure eskualdeari dagokionez, Urola Kostako Udal Elkarteak– PRINCE programa jarri dute martxan.

Zer da PRINCE programa?

Foru Aldundiak garapen agentziekin elkarlanean bideratutako programa da, enpresei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburua duena. Parte hartzen duten enpresek aukera izango dute enpresaren estrategia eta antolakuntzan edo ekoizpen prozesuetan diagnostiko bat egiteko eta identifikatutako hobekuntza aukerak martxan jartzeko. Ekimen horiek martxan jartzeko EHUko eta TKNIKA zentroko adituen laguntza izango dute.

Programaren hartzaileak

Aia, Getaria, Orio, Zumaia edo Zarautzen kokatuta dagoen enpresa bazara eta zure enpresaren estrategia definitu, antolakuntza hobetu edo ekoizpen prozesuetan izan ditzakezun aukerak hobetu nahi badituzu, eman izena.

Programaren faseak

1. FASEA: Diagnostikoa. Enpresak estrategian/antolakuntzan edo ekoizpen prozesuetan dituen "beharren" diagnostikoa egingo da.  Diagnostikotik abiatuta, lehentasunak zehaztu eta ekintza plana landuko da enpresarekin elkarlanean. Diagnostikoa enpresaren instalazioetan egingo da.

2. FASEA: Garapena edo ezarpena: Hautatutako hobekuntza-proiektua landu eta garatuko da EHUko edo TKNIKAko adituen laguntzarekin.  Garatu beharreko lan-lerroak enpresan bertan garatuko dira, enpresarekin adostutako egutegian (aurreikusitako epea 2017ko otsaila-ekaina).

Landu daitezkeen proiektuak

Estrategia eta antolakuntzan

  • Kudeaketa sistemaren hobekuntza edo ezarpena.
  • Berrantolaketa, bezeroei begira.
  • Berrantolaketa, partekatutako proiektuak sortzeko.
  • Marketin-planen definizioa edota ekintzara bideratutako plan komertzialak.
  • Kostu-sistemen ezarpena.
  • Lehiakortasuna hobetzeko “palanka” proiektuak
  • Kudeaketa hobetzeko teknologia arloko aukerak aztertzeko ebaluazioa, enpresa txikien beharrak kontuan hartuta.
  • Berrantolaketa eta ondorengotza, enpresa familiarrentzat.
  • Ingurumenaren eta gizarte erantzukizunaren kudeaketa hobetzeko proiektuak (ekonomia zirkularra, ekonomia berdea...).

Ekoizpen prozesuak eta garapen teknologikoa

  • Integrazioak (ekoizpen prozesua hobetzeko…).
  • Materialen azterketa.
  • Automatizazio, Robotika…
  • Diseinua aldaketak.
  • Fabrikazio arloko hobekuntzak (makina, logistika…).

Informazio gehiago eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

943890808, enpresa@urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!