Urola Kostako Udal Elkarteak kultura eta sormen industria modernizatzeko estatuak ematen dituen diru-laguntzen berri eman du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko ots. 17a, 15:39

Autonomoak, ETEak eta enpresa txikiak izan daitezke kultura eta sormen industria modernizatzeko diru-laguntzen onuradunak.

Kultura eta sormen industriaren modernizaziorako eta berrikuntzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da BOEn eta Urola Kostako Udal Elkarteak horren berri eman nahi die eskualdeko kultur arloko enpresa eta eragileei.

Diru-laguntza deialdiaren helburuak hauek dira:

a) Produktu eta zerbitzu kulturaletako eduki digitalen sorrera eta difusioa bideratzeko inbertsioak bultzatzea.

b) Modernizazioa, berrikuntza eta garapen teknologikoa baimentzen duten inbertsioak bultzatzea.

c) Kultura eta sormen industria sektorearen garapena, profesionalizazioa eta egitura sustatzea enplegua sorrera areagotzea.

d) Proiektu kulturaletan finantzaketan sektore pribatuaren parte-hartzea estimulatzea.

Jarduerak 2017ko urtarrilaren 1a 2018ko martxoaren 31ra bitartean garatu behar dira. Beraz, inbertsioak epe horietan egin behar dira.

Onuradunak: Autonomoak, ETEak eta enpresa txikiak

Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 15ean 14:00ak arte.

Informazio gehiago

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!