Ikastaroak, lana bilatzen laguntzeko, martxoan eta apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko ots. 27a, 11:59

Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Martxoa eta apirilean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Hona hemen martxoko eta apirileko ikastaroen xehetasunak:

INFOGRAFIA BIDEZKO NORBERE AURKEZPENAK: Infografia modurik onena da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulergarrian aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure buruaren aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.

  • Data: Martxoak 17
  • Hizkuntza: gaztelania

LINKEDINEK EMATEN DITUEN AUKERAK BALIATU: Linkedin ez da soilik zure curriculuma sarean edukitzeko. Sare horretan lan eskaintza ugari agertzen dira, eta zure sektore bereko pertsonekin harremanetan egotea ahalbidetzen du. Abantailak, sartzeko baldintzak, neurriak…

  • Data: Martxoak 24
  • Hizkuntza: euskara

IZAN ERAGINKORRA: HOBETU ZURE KONPETENTZIAK: Zenbat aldiz planifikatu dituzu ekintzak eta ez dituzu bete? Kostantzia ezak hasierako puntura eramaten zaitu. Konpromisoak zehazten ikasiko duzu zure helburuetara gerturatzeko.

  • Data: Apirilak 14
  • Hizkuntza: gaztelania

CURRICULUM EREDU BERRIAK: Hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu.

  • Data: Apirilak 30
  • Hizkuntza: euskara

 

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

Sakatu:  Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!