Urola Kostako Udal Elkarteak 'Zure enpresaren prebentzioa hobetu' programa abian du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mar. 21a, 17:19

Eskualdeko enpresa txikiei lan arriskuen prebentzioaren arloan laguntzeko programa da.

Urola Kostako Udal Elkartea “Zure enpresaren prebentzioa hobetu” programa  bideratzen ari da Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresei laneko arriskuen prebentzioaren integrazioan laguntzeko. Laneko arriskuen prebentzioaren araubidea ezagutu eta betetzea ez denez erraza, programa honekin zalantzak argitu eta hobetzeko laguntza ematen ari gara.

Parte hartzen duen enpresak prebentzioaren arloan aholkularitza jasoko du doan eta konfidentzialki. Urola Kostako Udal Elkarteko teknikari kualifikatu batek enpresara bisita egiten du. Bertan “barne auditoria” bat egiten da, laneko arriskuen prebentzioan kontuan hartu behar diren puntu garrantzitsuenak aztertuz. Azken finean, prebentzioko legediaren derrigorrezko informazioa eta dokumentazioa aztertzen da eta hala badagokio, zalantzak (prebentzioko antolakuntza eredua, arriskuen ebaluaketa, prebentzio jardueraren plangintza…) argitzen dira. Ondoren, jasotako informazioa aztertu eta enpresari proposamen zehatzak egiten zaizkio.

Dagoeneko hainbat enpresekin lan egin dugu eta enpresen balorazioa oso ona izaten ari da. Orain arte parte hartu duten enpresei balio izan die, batetik, prebentzioaren eguneroko kudeaketa eta egoera aztertzeko eta hobetzeko (integrazio maila handituz) eta, bestetik, kanpoko zerbitzuek egindako lanak ikuskatzeko.

Zure enpresan laneko arriskuen prebentzioan hobetzeko interesa baldin baduzu, eginda duzuena ondo ote dagoen zalantzak badituzu edo argibideak behar badituzu, programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Programa hau 2017ko urtarriletik maiatzera dago martxan eta eskualdeko enpresa txikientzako da.  

Informazioa eta izen-ematea hemen

Ekimenaren babesleak

Ekimena Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen eta kudeatzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babes eta diru-laguntzarekin (enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2016ko programa).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!