Kosta Gastronomikako esperientziak Aste Santuan eta urte osoan zehar, gure gastronomiaren altxorraz gozatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko api. 12a, 18:17
Bisigua parrillan. (Urola Kostako udal elkartea)

Eskaintza oinarritzen da gure enbaxadoreetan: parrilla, txakolina, bisigua, merkatua, gazta eta flyscheko olagarroa

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, parrilla, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Esperientzia gastronomikoak eta bisita libreak

Kosta Gastronomika ekimenak ez ditu soilik produktuak eskaintzen, baizik eta esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera aparta:

GETARIA: TXAKOLINAREN TXINPARTA. Esperientzia gastronomikoa.

Getariako hainbat upeltegiren ateak zabalik dituzu, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagutzeko. Bisita berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, dastatzeko pintxoak eta txakolina.

  • Ostiral eta larunbatetan (igandetan maiatzetik aurrera). 11:30etik 13:00etara. Prezioa: 15€ pertsonako.
  • Informazioa eta erreserbak: Getariako Turismo Bulegoa 943 140 957. Aurrez erreserba egin behar da.

ORIO: BISIGUA ORIO ESTILORA! Esperientzia gastronomikoa.

Etorri, ikusi eta ezagutu bisigua Orioko estilora prestatzeko sekretu guztiak, gure erretegietako sukaldari maisuen eskutik. Esperientzia ahaztezina: errezeta honen historia eta jakingarriak, usainak, zaporeak eta, jakina, bisigua probatzeko aukera, txakolinarekin lagunduta

  • Ostirala. 12:00etatik 14:00etara. Prezioa: 25€ pertsonako.
  • Informazioa eta erreserbak: Orioko Turismo Bulegoa-Tel. 943 835 565. Aurrez erreserba egin behar da.

ZUMAIA: FLYSCHEKO OLAGARROA. Esperientzia gastronomikoa.

Zatoz eta egin ibilaldia Geoparkeko itsaslabar eta bidezidorretan eta ezagutu flyscheko olagarroa harrapatzeko antzinako era eta sukaldatzeko modua. Esperientzia ikusgarri hau amaitzeko, dastatu pintxo bat eta txakolin freskoa.

  • Ordutegia: 11:00-13:00. Prezioa: 15€ pertsonako.
  • Informazioa eta erreserbak: www.geoparkea.com/ Zumaiako Turismo Bulegoa -Tel. 943 143 396. Aurrez erreserba egin behar da.

ZARAUTZ: MERKATUA. Bisita librea.

Ezagutu ezazu Zarauzko eguneroko merkatua, gure baserritarren ahalegin eta lanaren emaitza koloretsua. Garaian garaiko produktuak, urte sasoi bakoitzaren uzta, eguneko arrainak, okela, zezina, hestebeteak, gaztak.. Landare eta lore ikusgarriak. Bi hitzetan, bertako produkturik onenak. Gozamen hutsa!

  • Zabalik urte osoan zehar, merkatuaren ordutegian. Astelehenetik ostiralera: 08:00-13:15 eta 17:00-20:15.
  • Larunbatetan: 08:00-14:00. Bisita librea.
  • Helbidea: Kale Nagusia, 27 (beste sarrera bat du Zigordia kalean).

AIA: GAZTA. Bisita librea.

Aiak baldintza eta ezaugarri onenak ditu kalitaterik oneneko gaztak egiteko, behi, ahuntz nahiz ardi gaztak. Ezagutu eta probatu bertatik bertara, lehen eskutik, artzainarekin eta gaztagilearekin.

  • Erosi gazta Aian: Lokate gaztak 943 890 715, Orortegi gaztak 943 830 804/656 773 368, Ramon Lizeaga gaztak 652 643 844, Agerre-Buru gaztak 943 834 201/ 607 189 442 eta Maintzelai gaztak 943 835 617/619 742 539.
  • Bisitak gaztandegi eta baserrietara: aurrez deitu egin behar da erreserba egiteko.       

Esperientzia horiei buruzko informazioa eta xehetasunak Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan edo www.kostaldea.eu webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!