Amaitu berri da marketin digitalari buruzko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko api. 25a, 15:50
Marketing digitalaren ikastaroa egin dute ikasleak. (UKUE)

Urtarrilaren 13an hasi eta apirilaren 12an amaitu da. Langabezian dauden edo lanean ari diren 35 urtetik gorako eskualdeko 18 pertsonek parte hartu dute.

Langabezian dauden edo lanean ari diren 35 urtetik gorako eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia) 18 pertsonek parte hartu dute (14 emakume eta 4 gizon), denek hasi eta bukatu dute ikastaroa eta oso altua izan da ikastaroarekiko izan duten konpromisoa.

Ikastaroa urtarrilaren 13an hasi zen eta apirilaren 12an amaitu dute (astelehenetik ostiralera, egunero 4 ordu).

Ikastaroak 246 ordu izan ditu. Horietatik 150 teorikoak izan dira eta 96 ordu praktikoak, modulu bakoitzean landutakoa praktikan jartzea, tutore baten laguntzarekin. Ikus hemen landutako eduki eta moduluak.

Marketin digitalaren ezagutzak jasotzeaz gain, ikasitako praktikan jartzeko aukera izan dute, izan ere, eskualdeko enpresen edo parte hartzaileen enpresen komunikazio planak landu dituzte, marketin digitalaren esparruan. Enpresa hauen komunikazio planak landu dituzte:

  • Inmobiliaria Eder
  • PerfectOrden
  • Txakoli Arregi Txakolindegia
  • Aupa hi! Experiences of hapinness
  • Labea Sitges
  • SerCuidaDo. Servicios de Cuidados a Domicilio
  • Hidrocannin Lavamascotas
  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Imanai. Servicios de Turismo de Salud
  • Goretti Flow Art
  • Ttinpakt. Txalaparta Impact Ttikun
  • Laskibar. Servicios de montaje
  • Trejo Design Studio
  • L'Afrik & Chic Boho Style
  • Sihatsu Yolanda Bernedo
  • Orizar Burdindegia
  • Orio Turismoa eta Orioko Kanpina
  • Rosana Argazki Estudioa

Parte-hartzaileek, taldeko giroa azpimarratzeaz gain, ikastaroari buruzko balorazio oso ona egin dute, plangintza, metodologia, irakasle nahi edukiei buruz. Bideoa ikusgai dago Urola Kostako Udal Elkartearen atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!