karkara.eus

EKITEN tailerrak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko ekintzaileei prestakuntza emateko

Erabiltzailearen aurpegia   ekonomia

Bost saio izango dira, asteazkenetan, 2017eko maiatzaren 17tik ekainaren 14ra

EKITEN TAILERRAK ekintzaileentzat antolatzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, enpresa bat sortzeko ideia daukaten lagunei prestakuntza emateko.

NORENTZAT DA?

  • Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
  • Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

DATAK, IRAUPENA ETA LEKUA

Bost saio izango dira, asteazkenetan, 2017eko maiatzaren 17tik ekainaren 14ra
Ordutegia 9:30etik 13:30era
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

LANDUKO DIREN GAI ETA EDUKIAK

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana

2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka

3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nire balio erantsia

4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen

5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapeneko Zerbitzua

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808

enpresasustapena@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa