Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN proiektuaren 4. edizioa jarri du martxan, gazte langabetuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 5a, 17:42
Argazkian ageri diren gazteak iazko proiektuan parte hartu zutenak dira.

Oraingo hau laugarren edizioa da. Laugarren edizio honetan sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek.

Aurten landuko duten gaia hau izango da: sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa.

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN PROIEKTUAren laugarren deialdia egin du. Orain arte egin diren 3 edizioetan 47 pertsonek hartu dute parte eta gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte 17 enpresetan (praktikak, prestakuntza lanpostuan...).

Argazkian ageri diren gazteak iazko proiektuan parte hartu zutenak dira.

Oraingo hau laugarren edizioa da. Laugarren edizio honetan sare sozialen kudeaketa eta datuen babesa gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek. Gai horiei buruzko ezagutzak eskuratu ondoren, eskualdeko enpresetan proiektuak landuko dituzte, ikasitako praktikan jartzeko.

Enpresa txiki eta ertainetan zaila izaten da gai horiek (sare sozialak eta datuen babesa) landuko dituzten langile espezializatuak edukitzea eta eguneroko lan martxarekin sarri albo batera geratzen dira. Hazilan programaren laugarren edizio honetan parte hartzen dutenek ezagutza, tresna eta baliabideak eskuratuko dituzte enpresetan gai horiek kudeatzeko, enpresaren jarduera edozein dela ere.

Zer da Hazilan?

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

Laugarren edizioa

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, TALENTU IHESA fasea, community manager espezialitatean. Hona hemen xehetasunak:

AKTIBATU urratsa (80 ordu):

Zeharkako konpetentziak landu. Zeharkako konpetentziak landuko ditugu, ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko ditugu (proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea…).

EGUNAK ETA ORDUAK:

Noiz: ekainaren 5etik uztailaren 20ra.

Egunak: astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.

TALENTU IHESA fasea (305 ordu):

Community manager espezialitatea. Sare sozialen kudeaketako eduki eta tresnak landu eta ikasi ondoren, eskualdeko enpresa eta elkarteetan proiektuak landu eta garatuko dituzte ikasitakoa praktikan jartzeko. Sare sozialen kudeaketako edukiez gain, datuen babesari buruzko oinarrizko eduki eta ezagutzak ere landuko ditugu.

EGUNAK ETA ORDUAK:

Datuen babesa enpresa txiki eta ertainetan: prestakuntza

Noiz: irailaren 4tik 8ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.

Community manager

Noiz: irailaren 11tik abenduaren 19ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.

Argibideak eta izen ematea

Maiatzaren 3tik 26ra.

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus).

Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen wegunean: www.urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!