'Ongi komunikatzea gehiago saltzea da' autodiagnostikoa egiteko testaren aurkezpena egingo dute ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 24a, 16:54

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Paopao elkarteak garatutako tresna aurkeztuko dugu jardunaldian. Arrakasta izan duten enpresek beren esperientziak aurkeztuko dituzte. Maiatzaren 25ean.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2015 eta 2016an zehar arte grafikoko sektoreko enpresen lankidetza sustatzeko hainbat ekimen bideratu zituen. Horren ondotik, eskualdeko hainbat enpresek Paopao elkartea sortu dute, eskualdeko arte grafikoetako enpresen elkartea.

Maiatzaren 25eko jardunaldian elkarte horrek eta Urola Kostako Udal Elkarteak landu dugun tresna aurkeztuko dugu, hain zuzen ere, enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeran dagoen erakusten duen autodiagnostiko-testa. Tresna hori aurkezteaz gain, jardunaldian parte hartuko dute bi enpresek eta komunikazio estrategietan aditua den pertsona batek, esperientzia eta adibide arrakastatsu batzuk ikusteko.

Komunikazioa enpresatan

  • Zure konpetentziak zu baino gehiago saltzen duela ikusteaz nazkatuta?
  • Kalitatezko produktua izan eta zure publikora iristen ez zarenaren sentsazioa duzu?
  • Zure salmentak behingoz hazkundea izatea nahi duzu?

Probatu autodiagnostiko testa eta ezagutu esperientzia arrakastatsuak: Ongi komunikatzea gehiago saltzea da.

Jardunaldia noiz eta non

  • Data: 2017/05/25 (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
  • Hizlariak:
    • Enrique Arrillaga, MUEBLES LUFE-KO gerentea
    • Luisa Villegas, ARTZAI GAZTA ELKARTEKO koordinatzailea
    • Carmen Arrazola, komunikazio estrategietan AHOLKULARI SENIORRA

Informazio gehiago eta izen ematea:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!