Zabalik dago izen-emateko epea, soldadura ikasketak egiteko Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 5a, 13:43

Zumaiako Soldadura Zentroan soldadurako hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean. Izena emateko epea zabalik dago.

Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean: alde batetik, Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa –2 ikasturte– eta, beste alde batetik, soldadurako ikastaroa, Txertatu Merkatuan proiektuaren barruan –irailetik otsailera–. Hona hemen xehetasunak:

Oinarrizko lanbide heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaia

  • Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza –DBH– gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
  • Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
  • Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtea praktika eskualdeko lantegietan.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
  • Aurre izen-ematea: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus.

Soldadura ikastaroa, irailetik otsailera: txertatu merkatuan programa

  • Nori zuzendua: gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako –DBH– prestakuntza-maila duten eta langabezian dauden 16-29 bitarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da.
  • Helburua: Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea: alde batetik, ikasketa praktikoaren  bidez, soldadura ofizioa edo lanbidea ikasten; eta, bestetik, merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzen –talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…–.
  • Ikastaroak bi atal izango ditu: batetik, soldadurako prestakuntza eta, bestetik, zeharkako konpetentzien lanketa. Ikus edukien programa esku-orrian.
  • Egutegia eta ordutegia: irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.
  • Izen-ematea: uztailaren 7ra arte.
  • Ekimen hau Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan garatuko da. Proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89.
  • Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Laneratzeko Zerbitzuak, Tel. 943890808, txertatu@urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!