Mintzalagun programaren amaiera ekitaldia, ekainaren 20an, Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 9a, 09:41

Udan euskara praktikatzeko aukera ere izango da, izen-ematea ekainaren 15era arte irekia egongo da.

Iritsi da ikasturte amaiera eta, ohi bezala, ekitaldi bat egingo dugu urritik ekainera mintzalagun programan parte hartu dutenekin. Guztira, 20 taldetan elkartuta, 70 pertsonatik gora ibili dira mintzalagun programan ikasturtean zehar, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian.

Ikasturte amaierako ekitaldia Zumaian izango da, ekainaren 20an, 18:30ean, Oxford aretoan. Oraingoan, Iñaki Perurenaren  Harria, Maitasun Istorioa izeneko kontakizun eta erakustaldia eskainiko dugu.

Udan ere aukera euskara praktikatzeko

Aukera duzu udako Mintzalagun programan parte hartzeko. Izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 15era arte. Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan:

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak –bidelagunak, euskaldun zaharrak– euskara ikasten ari direnekin –bidelariekin– elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

  • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
  • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Urola Kostan 8 urte

2009an ekin genion Mintzalagun Programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEKk, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEKk egiten ditu.

Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu –hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…–. Horrekin batera, irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak…

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!