"Urola Kosta eskualde sortzailea" azterketa eta ekintza-plana aurkeztuko dute ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 13a, 17:05

Ekainaren 15ean kultura eta sormenezko industrien sektoreko eskualdeko eragile eta enpresekin egindako azterketa eta ekintza-plana aurkeztuko ditu Udal Elkarteak.

Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea. Horretarako, Urola Kostako eskualdean Kultura eta Sormenezko Industrietako ekoizleek dituzten gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta horien garapena sustatu nahi dugu. Horren azken helburua da alor ekonomiko berri bat sendotzea eta, ondorioz, tokiko enplegua hobetu eta kalitatezko lanpostuentzat onuragarria den testuingurua indartzea. Eta, aldi berean, eskualdeko gainerako ekonomia arloetako enpresei beren berrikuntzan laguntzea, ahaztu gabe, Industria Sortzaileek lurraldea bateratzeko duten gaitasuna.

Guzti horretarako, 2017 urtean zehar Kultura eta Sormen Industria alorreko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean eskualdeko sektore-azterketa egin dugu. Alegia, sektorearen beharrak, potentzialitateak, aukerak eta sektorearen erronkak identifikatu ditugu.

Horren ondotik, egindako azterketaren emaitzetan oinarrituta, sektorea indartzen eta profesionalizatzen lagunduko duen ekintza-plana zehaztu dugu.

Hori dela eta, jardunaldia antolatu dugu emaitzak eta ekintza plana jendaurrean aurkezteko. Hona hemen egun, ordu eta lekua:

  • Data: Ekainak 15, osteguna
  • Ordutegia: 16:30etik 18:00etara
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea, 6 - Zarautz).
  • Egitaraua:
    • 16:15: Harrera parte hartzaileei
    • 16:30: Irekiera instituzionala.
    • 1. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua- Joseba Amondarain
    • 2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Departamentua- Mari Jose Telleria
    • 3.Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria - Igor Iturain
    • 16:45: Kultur eta Sormen Industria sektorearen azterketa: prozesua eta emaitzak. Roberto Gomez de la Iglesia, C2+i Aholkularia
    • 17:15: Etorkizuneko ekimenak eta ekintza planaren aurkezpena.Eli Uzkudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa zerbitzuak
    • 17:45: Eskariak eta galderak
    • 17 :50: Itxiera

Argibideak eta izen-ematea

Aurrez izena eman behar da:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun).
  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus

“Urola Kosta Sortzailea” egitasmoa hau kofinantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko, Landa inguruneko eta lurralde orekarako Departamentuaren "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko"2016. urteko programaren bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!