'Dibertsitatearen kudeaketa enpresan' jardunaldia enpresentzat

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko eka. 15a, 15:38

Eskualdeko enpresa guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu Udal Elkarteak (edozein sektorekoa eta tamainakoa).

Hurrengoa asteartean, “Dibertsitatearen kudeaketa enpresan: genero berdintasuna, adina…” lan-lerroaren inguruan jardunaldia egingo du Urola Kostako Mahai Estrategikoak, eskualdeko enpresa, ikastetxe eta bestelako eragileekin, guztion artean eskualdean erronka honi aurre egiteko formulak identifikatzeko.

Jardunaldiaren gaia hau izango da: Dibertsitatearen kudeaketa enpresan: genero berdintasuna, adina…

Eguna: Ekainak 20 (asteartea)

Ordua: 9:15 (iraupena ordu eta erdi)

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Eskualdeko enpresa guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu Udal Elkarteak (edozein sektorekoa eta tamainakoa).

Argibideak eta izen-ematea

Jardunaldian parte hartu nahi duenak hona jo behar du:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak (Aintzane Ruesgas, Eli Uzkudun)
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako egitasmoa

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko" programaren barruan dago.

Zer da Urola Kostako Mahai Estrategikoa?

Urola Kostako Mahai Estrategikoaren helburua da eskualdeko enpresa, hezkuntza zentro, bestelako eragile eta administrazio publikoen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea, guztion artean eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak identifikatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!