Urola Kostako enpresen gida interneten

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko urr. 17a, 09:00

Bilatzaile nagusi baten bidez eta hainbat iragazki erabiliz bailarako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen informazioa eskura daiteke.

Urola Kostako Udal Elkarteak bailarako –Aiako, Orioko, Getariako, Zarauzko eta Zumaiako– enpresen gida eguneratua jarri du eskura interneten, enpresen informazio zehatz eta eguneratuarekin.

Bilatzaile nagusi baten bidez eta hainbat iragazki erabiliz bailarako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen informazioa eskura daiteke, ordenagailuz edo sakelako telefonoaren bidez.

Honakoak egin daitezke:

  • enpresa jakin bat –edo batzuk, egiten duzun bilaketaren arabera– mapan kokatu
  • bere fitxa eta datuak ikusi: telefonoa, posta elektronikoa, webgunea, helbidea, kokapen geoerreferentziatua
  • zuzenean bere webgunera jo edo telefonoz deitu
  • enpresen zerrendak egin eta deskargatu –kalkulu-orrien formatuan–

Datuak eguneratzeko aukera

Mapan agertzen diren enpresa eta establezimenduek aukera dute mapan bertan beren datuak eguneratzeko –testuetan aldaketak, argazki edo irudiren bat gehitu eta abar–. Hori egiteko, mapan bertan, bilatzailearekin enpresa bilatu eta Aldaketak proposatu botoia sakatu behar da. Zuzentzeko edo eguneratzeko proposamena Urola Kostako Udal Elkarteari iritsiko zaio eta, egiaztatu ondoren, argitaratu egingo du.

Enpresa mapan gehitzeko aukera

Tresna hau aukera polita da enpresa bat ezagutzera emateko eta gure bailarako mapan kokatzeko. Harremanetarako datuez gain, enpresak zer egiten eta zer eskaintzen duen adieraz daiteke, irudiz lagunduta.

Horretarako, Udal Elkartearekin jarri behar da harremanetan, oinarrizko datuen fitxa bete eta enpresan mapa kokatzeko.

Argibideak eta alta ematea

Argibideak jasotzeko edo enpresa bati mapan alta emateko, jarri gurekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresentzako Zerbitzuak
Tel. 943 890808
enpresa@urolakosta.eus
www.urolakosta.eus

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!