Udal Elkarteak aldi baterako 11 lanpostu betetzeko deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko urr. 20a, 13:46

Mantentze-lanak egiteko 8 peoi eta 3 teknikari kontratatuko dira. Eskabideak aurkezteko epe-muga azaroaren 7a. Lanbidek eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatutako programa.

Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.

Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2017-08-28). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake):

  • 5 pertsona izango dira emakumeak.
  • 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak (eta gainerakoak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017-07-27ko deialdirako Ebazpenaren 2.6.1.2 f) atalean zehaztutako kolektiboren batekoak).
  • 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.

Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia

Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira abenduan.

Lanpostuak: 

  • Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
  • Teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa
  • Teknikari bat, enplegu gune berriak
  • Teknikari bat, enpresen arteko lankidetza sustatzeko euskarriak

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!