Urola Kostako Udal Elkarteak 2018ko aurrekontua onartu du

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko abe. 20a, 12:36

Udal Elkartearen egoitzan egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek, abenduaren 18an, arratsaldeko seietan, 2018ko aurrekontua onartzeko.

Udal Elkartearen egoitzan egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek, abenduaren 18an, arratsaldeko seietan, 2018ko aurrekontua onartzeko.

2018ko aurrekontua

Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2018ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion hil honen 18an, EAJ, PSE-EE eta Irabazi-Ahal Dugu-ren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.

2018ko aurrekontua 10.119.921,67 eurokoa da (2017. urtearekin alderatuta 2.700.000 euro gehiago). Hazkuntza horren arrazoi nagusia da zabor bilketa sistema osoa Udal Elkarteak beregan hartuko duela (gaikako bilketak eta errefusa).

2018ko aurrekontuak barnean hartzen dituen jarduera edo ekintza nabarmenenak hauek dira:

  • Zabor bilketa sistema berria.
  • Zarautzen garbigune berria –1.242.000 euro–.
  • Zabortegiaren zigilatzearen azken faseko proiektuaren esleipena.
  • Enpresa eta enplegua bultzatzeko zuzeneko laguntzak –372.000 euro–, 2017ko urtearekin alderatuz %32ko igoera.
  • Openlak: elektronika munduari zuzendutako espazioa.
  • Euskara eta turismo arloen uztartzea.
  • Laneratzeko zerbitzuak: Orientazioa, Hazilan programa…
  • Administrazio elektronikoaren ezarpena.

Aurrekontu hauen helburua da 2018. urtean ditugun erronkei aurre egitea, herritar eta enpresen zerbitzura lan egitea eta eskualdearen beharrei egoki erantzutea.

Hona hemen 2018ko aurrekontua –gastu programak eta finantzaketa–:

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!