Hondakin bilketa sistema berria

Astelehenean jarriko dira martxan hondakin bilketa sistema berriko arreta eta informazio zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko urt. 19a, 12:37

Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra bitarte argitu ahal izango dituzte herritarrek beren zalantzak

Hondakinak biltzeko sistema berria ezarpen fasean barneratu da eta otsailarekin batera sartuko da indarrean. Urola Kosta osatzen duten bost udalerrietako herritarrak errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki ahal izateko txartelak jasoko dituzte beren etxeetan gutun bidez –urtarrilaren 24tik aurrera–. Ezarpen fase honetan, otsailaren 15era arte errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak zabalik egongo dira –txartelik gabe irekitzeko–, baina otsailaren 15etik aurrera txartela beharko da.

Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra bitarte herrietan finkatuko diren arreta eta informazio zerbitzuak herritar orori sortzen zaizkien galderak erantzun eta zalantzak argitzeko baliagarri izango dira. Horrekin batera, datozen egunetan eskualdeko postontzi guztietan hondakinak bereizten laguntzeko eskuorria banatuko dugu. Horrez gain, Udal Elkarteko webgunean hondakinak sailkatzeko hiztegia kontsultatu ahal izango da. Ondorengoak dira arreta eta informazio zerbitzuen ordutegiak eta tokiak:

Aia –Kultur Etxea–

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:30 eta 16:30-19:00
  • Larunbatetan: 10:00-12:30

Orio –Kultur Etxea–

  • Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
  • Asteazkenetan: 10:00-15:00
  • Larunbatetan: 10:00-12:30

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!