Komunikazio teknikariaren lanpostua betetzeko hautaketa prozesua deitu du Udal Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko mar. 22a, 09:16

Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 11ean amaituko da.

Urola Kostako Udal Elkarteak komunikazio teknikariaren lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du.

Lanpostua bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez beteko da eta 12 hilabeteko iraupena izango du.

Komunikazio teknikaria kokatuko da Udal Elkarteko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuan eta lan egingo du sail horretako arduradunaren agindu eta esanetara. Lanpostuen eginkizun nagusia da Urola Kostako Udal Elkartearen komunikazio-plana burutu eta komunikazio ekintzak burutzea, Udal Elkarteko sail eta zerbitzuekin lankidetzan.

Eskabideak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea amaituko da apirilaren 11n. Eskabideak Udal Elkartearen sarrera erregistroan aurkeztu behar dira (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Lanpostuaren oinarrien berri izan eta eskabidea egiteko orria deskargatzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!