Jardunaldia autonomo eta ekintzaileentzat: autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko api. 10a, 10:16

Apirilaren 18an izango da. Autonomoen erregimenaren azalpen eta argibide orokorrez gain, indarrean sartu berri den 6/2017 Legearen inguruko azalpenak emango dira.

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko autonomoentzat eta ekintzaileentzat, autonomoen erregimen bereziari buruzko azalpenak eman eta indarrean sartu berria den 6/2017 Legeak dakartzan berrikuntzen berri emateko. Hona hemen jardunaldiaren xehetasunak:

Izenburua: Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege aldaketak

Eguna: 2018-4-18

Ordua: 9:30 (iraupena 2 ordu)

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Hizlaria: Marisa Trueba (Bultz-Lan Consulting)

Izen-ematea: Aurrez izena eman behar da, telefonoz deituta edo mezua bidalita:

  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus

Egitaraua:

  • Gizarte Segurantzako sistema
  • Pertsona enpresaria eta bazkideak nola kokatu gizarte segurantzako erregimen desberdinetan.
  • Autonomoen erregimen berezia
  • Pertsona langile autonomoaren definizioa eta aplikazioa.
  • Alta, baja eta aldaketak.
  • Kotizazioa eta kuoten diruzaintza.
  • Jarduera amaitzea, langabezia. Ordainketa bakarra.
  • Osasun prestazioak: aldi baterako ezintasuna.
  • Ezintasun iraunkorra.
  • Erretiroa eta desenplegua.
  • 6/2017 LEGEA (urriaren 25eko BOE): ekintzailetza bultzatzeko autonomoen lanaren inguruko erreformak.
  • Autonomoen erregimen bereziaren etorkizuneko erronkak.

Jardunaldi hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2017ko deialdia, GAO, 2017-07-04, 127 zk).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!