Sanikolasak

Seniorren izen ematea itxita 3x3an

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2014ko abe. 2a, 14:01

Toki gehiago egin bagenuen ere, izena emandako kopurua ikusita itxi egin behar izan dugu seniorren txapelketako inskripzioa. Gainerako kategoriatan bada tokirik oraindik. Anima zaitezte!

Abenduaren 8an izango da Orioko 3x3a eta 16 urtetik gorakoetan izen emateen kopurua gehiengora iritsi da astebeteren faltan. Gainerako kategoriatan (benjaminak –LH 3 eta 4–, alebinak –LH 5 eta 6–, infantilak –DBH 1 eta 2– eta kadeteak –DBH 3 eta 4–) bada tokirik.

Izen ematea hemendik egin daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!