Sanikolasak

3x3ko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2014ko abe. 7a, 00:04

Sarean daude dagoeneko 3x3ko ordutegiak, bai goizekoak, bai arratsaldekoak

Astelehenean, hilaren 8an Orioko saskibaloiko 3x3 txapelketa izango da dakizuen bezala.

Kamisetak jasotzeko honako ordutegia izango dute jokalariek kategoriaka:
 
Benjaminak: 9:00etatik 9:20era.
Alebinak: 10:15etik 10:35era
Infantilak: 14:30etik 14:50era
Kadeteak: 14:45etik 15:05era
Seniorrak: 17:00etatik :17:30era.
 
Txapelketako ordutegiak, berriz, hemen ikusi ditzazkezue:
 
 
 
Guztira 108 talde izango dira parte hartuko dutenak aurtengo edizioan. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Orioko Kolon Txiki, Loretxu, Niko eta Salatxo tabernei beren laguntzagatik eta Txuri Urdin Izotz Jauregiari eta Gipuzkoa Basketi urtero bezala eskaini diguten babesagatik.
 
Aurtengoa ere zirraragarria izango da, ziur!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!