Denboraldi ondorengoak

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2016ko mai. 12a, 14:06

2015/16 denboraldia bukatuta, saio irekiak antolatu ditu ZASTek saskibaloian aritu nahi dutenentzat

ZAST eskolako kideak denboraldia bukatzear dira. Talde federatuek ere aste honetan bukatuko dute beren jarduna. Aurten ere lan txukuna egin dute saskibaloian dabiltzan Aiako eta Orioko neska mutilek.

Orain, denboraldi arteko garaia izaten da eta udaberriaren bihotz bihotzean gaudela saio irekiak antolatu ditugu saskibaloian aritu nahi duten guztientzat.

LH3tik DBH1 bitarteko neska-mutilentzat antolatu ditugu saioak. Tartean, datorren urtean infantilak izango direnek elkarrekin entrenatzeko aukera izango dute, saski handian lehen jaurtiketak eginez eta kantxa handiarekin lehen kontaktua edukiaz.

Hartara, hau izango da datozen asteetarako ZASTek luzatzen duen eskaintza, parte hartu nahi duten guztientzako, ez dago ZAST eskolako kide izan beharrik.

 

 

ASTELEHENA

ASTEAZKENA

OSTIRALA

16:30-17:30

LH 3-4 NESKA-MUTILAK

 

LH 3-4 NESKA-MUTILAK

17:30-18:30

 

LH 5-6 MUTILAK

LH6-DBH1 NESKAK

18:30-19:30

 

LH 5-6 NESKAK

LH6-DBH1 MUTILAK

 Kiroldegian ikusiko dugu elkar!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!