Denboraldi berria martxan

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2016ko ira. 23a, 09:14

Dagoeneko talde batzuk lehian hasi dira eta urritik aurrera ZAST eskola martxan izango da.

Denboraldi berria indartsu hasi du ZASTek Orion. Infantilen bi talde, kadete asko hainbat taldetan banatuta eta junior nesken taldea izango dira denboraldi honetan oriotarren bizkarrezurra.

Asteburu honetan bertan, esaterako, junior neskek Ostadar talde lasartearra hartuko dute karelan, larunbatean, 16:00etan hasiko den norgehiagokan.

Baina zuhaitzetako kimu batzuk ihartu egiten dira eta berriek indartsu hazteko beharra izaten dute. Hori dela eta, ZASTek eskola martxan jarriko du beste urtebetez. Eskola kirolaren osagarri bezala eskaintzen dugun saskibaloi teknifikazioa da gurea.

Hori dela eta, informazio zabala eta izena emateko orria zintzilikatu ditugu sarean. Horiek ikusteko, HEMEN klikatu besterik ez daukazue.

Gainerakoan, gogoratu Karelan izango direla gure jokalariak asteburuetan partidak jokatuz. Hurbildu eta aupatu Orioko saskibaloia!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!