Sanikolasetako 3x3ko izen-ematea irekita

Erabiltzailearen aurpegia ZAST-Orio 2016ko aza. 15a, 15:10
Beste urtebetez, 3x3ko saskibaloi txapelketak hartuko du Karela abenduaren 8an. Azken urteetan bi egunetan egin bada ere, aurten, egutegiak baldintzatuta, egun bakarrean izango da saskibaloiaren festa.

Aurten ere Orioko 3x3 sanikolasetako txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak ZASTen laguntzaz eta Orioko Udalaren babesaz. Txapelketak kutsu herrikoia dauka eta eskualdeko jokalariei zuzenduta dago.

Iaz 100dik gora talde eta 500 inguru jokalari pasa ziren Karelako pistatik eta, aurten ere, ez ditugu gutxiago espero. Hala, izena ematen bizi ibili beharko du jendeak.

Txapelketa, abenduaren 8an, goizeko 09:00etan hasita jokatuko da. Hasiera batean goizez jokatuko duten kategoriak preminibasket, minibasket eta infantilenak izango dira, 14:00 arte. Arratsaldez, berriz, 16:00ak aldera hasita, kadeteen eta seniorren txanda izango da. Dena dela, aldaketak egon daitezke izen emateen arabera.

Gogoratu talde kopurua mugatua dela. Mugak aldakorrak izan daitezke kategoria bakoitzeko izen emateen arabera.

Hauek dira txapelketako kategoriak:

- Preminibasket: LH3 eta LH 4 (20 talde gehienez)
- Minibasket: LH5 eta LH6 (20 talde gehienez)
- Infantilak: DBH1 eta DBH2 (20 talde gehienez)
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4 (24 talde gehienez)
- Seniorrak: +16 urte (2000 edo lehenago jaiotakoak, 18 urtetik gorako gehienez 2 federatu) (32 talde gehienez). Taldeak mistoak izango dira derrigorrean. Hau da, pistan beti izango da neska bat eta mutil bat jokatzen.

Izen-ematea orrialde honetan bertan edota Karela kiroldegian egin daiteke. 20 euro kostatuko da izen-ematea 4 jokalari edo gutxiago badira eta 25 euro 5 jokalari edo gehiago dituzten taldeentzat. Dena dela, kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak ere izango dira.

Izena emateko inprimakia bete beharko da HEMEN.

Anima zaitezte!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!