DA

Erabiltzailearen aurpegia Zorione Mendez 2023ko mai. 30a, 12:23

LIBURU KOLEKTIBOAREN AURKEZPENA

Duela sei urte oturiko ideia bati forma eman diogu. Liburu formatua du. Bertan 54 pertsonek hartu dugu parte (lurralde, adin, kultura, pentsamendu…) ezberdinetakoak. Tartean oriotar batzuk gaude.

Liburuak abesti, argazki, collage, testu, olerki,… josirik dago. Dena euskerara itzuli da (beharrezkoa izan den kasuetan). 

Lau gai proposatzen nizkien parte hartzaileei: sekretua, ametsa, fantasia erotiko-sexuala edo bizipena. Horietatik bat aukeratu eta nahi zuten disziplinan jorratu behar zuten. 

Proiektu honetarako ez zen beharrezkoa argazkilari, musikari, artista, idazle… izatea. Nire familia, lagun eta ezagunei egin nien luzapena. Profesionalen bat ere bada tartean. Baina ideia, mixturak duen aberargarritasunean datza. Pupurri edo nahasketaren aberastasunean. Edon eskura.

Ekainak 9, ostirala 19:00etan (Potxoenea, Usurbil) izango da aurkezpen eguna. Bertan gaiei loturiko lau instalazio egongo dira.

Usurbilgo udalak, kultura eta gazteria sailetik emandako sormen beka 2022.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!