Laboral Kutxan banka egiteko beste modu bat ardatz

Erabiltzailearen aurpegia admin 2020ko urr. 6a, 12:43

Gaur egungo osasun krisiaren eta balio krisiaren testuinguruan, inoiz baino garrantzitsuagoa da lankidetzaren balioan sinestea, eta hain zuzen, hori da Laboral Kutxak bultzaten duena.

Laboral Kutxa banka kooperatiboan lankidetza da eguneroko lanerako oinarria. Banka sektorean soilik ez, balio hori bizitzako arlo ezberdinetara zabaldu nahi dute; kulturan, enpresan, gastronomian, gizarte-lankidetzan eta kirolean. Horretarako, nor bere arloan esanguratsua den herritarren eredua ezagutarazi nahi izan dute; nolakoak diren, zer egiten duten eta nola egiten duten erreparatuta.

Konpromisoaren indarra

Hala, Haimar Zubeldia, txirrindulari ohia; Jon Maya, Kukai Dantzako zuzendaria; Zuriñe Garcia, Michelin izar bat duen sukaldaria; Pedro Garcia, Zaporeak elkartearen sortzailea; eta Natalia Diaz, Urzante olio-enpresako Giza Baliabideetako arduradunak hartu dute parte Laboral Kutxak abiarazitako kanpainan. Komunitatearekin konprometitzea beharrezkoa dela sentituz bizi dira eta lan egiten dute, eta lankidetzaren balioan sinesten dute gure inguruneko bizitza hobetzeko bide gisa. Izan ere, gaur egungo osasun krisiaren eta balio krisiaren testuinguruan, inoiz baino garrantzitsuagoa da lankidetzaren balioan sinestea, zalantzarik gabe.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!