Pala txapelketako finalerdi interesgarriak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Galarraga Ibarguren 2014ko eka. 19a, 05:44
Joaneko partiduetako emaitza estuen ondoren, ostiralean 20.30tan jokatuko diren itzulikoek erabakiko dituzte zein izango diren San Pedro egunean arratsaldeko 18:00tan jokatuko den finalaren protagonistak.

Ostiralean 20:30tan finalerdien itzuliko partiduak jokatuko dira. Lehenbizikoan, Illarramendi - Berasaluze eta Solaberrieta - Polo bikoteak izango dira lehian. Bigarrenean ordea, Matxain - Larrañaga eta Murua - Arruti izango dira nor baino nor.

Joaneko partiden emaitzak ikusita, itzuliko partidak oso erakargarriak gelditu dira. Lehenbizikoan, Illarramendi eta Berasaluzek 30-28 irabazi zuten Solaberrieta eta Poloren aurka. Bigarrenean, Matxain eta Larrañaga izan ziren garaile 30-26 emaitzarekin Murua eta Arrutiren aurka. Joaneko eta itzuliko emaitzak batuz, tantu kopuru gehien dituzten bikoteak sailkatuko dira finalera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!