Sanpedroak 2014

Haurren San Pedro txapelketako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Galarraga Ibarguren 2014ko uzt. 1a, 15:38

Igande goizean jokatu ziren finalak eta partidu politak ikusi ahal izan ziren.

Honakoak izan ziren finalen emaitzak:

Benjamin mutilak

Joel Moreno – Mikel Illarramendi vs Mikel Zubizarreta – Aimar Erkizia

16-7

 

Benjamin neskak

Josune Freire – Nagore Iturralde vs Naia Orzaiz – Nora Bereziartua

16-7

 

Alebin mutilak

Iker Colado – Unai Vallejo vs Joseba Zumeta – Antton Iturain

16-12

 

Alebin neskak

Mirari Bergado – Laida Romero vs Maria Zaldua – Leire Iturralde

16-8

 

Infantil – kadete mutilak

Joseba Aranburu – Gorka Solaberrieta  vs Asier Lopetegi – Paulo Argibe

18-12

 

Txapelketa oso arrakastatsua izan da kategoria batzuetan. Benjamin mutiletan 19 bikotek eman zuten izena eta alebin mutiletan 20. Alebin nesketan izenemate handia egon da, 12 bikote izan bait dira. Benjamin nesketan ere gustora egoteko moduan gaude antolatzaileak, 7 bikote jardun direlako lehian. Albiste tristeena infantil mailakoa izan da. Nesketan bikote bakarrak eman zuen izena eta mutiletan ere gutxi zirelako, kadeteekin elkartu beharrean izan ginen, kategoria hauetan txapelketa egon zedin.

Orokorrean maila oso ona izan da eta haur batzuk pilotarako erreztasuna erakutsi dute. Pena da holako abilezia eduki eta pilotan ez jarraitzea.

Datorren urtean ere parte hartzera animatu nahi ditugu denak, eta besteren batek nahi balu, ez litzateke albiste txarra izango. Bitartean, asko entrenatu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!