Arona

Erabiltzailearen aurpegia Alakrana 2013ko aza. 4a, 09:05


-          Ze, Arona? Gaueko guardian.

-          Bai, hamabiak arte. Hamarretatik gauerdira.

-          Bi orduko txandak egiten dituzue, ezta?

-          Bai, bi ordu.

-          Eta, gogorra egingo da hemen egotea, gauez bakarrik?

-          Beno, ez dago besterik.

-          Ze, Arona, eta zu nongoa zara ba?

-          Senegaldarra. Dakarretik ehun kilometro pasatxora bizi naiz, hegoaldera.

-          Casamasen?

-          Ez, pixka bata iparraldera.

-          Eta? Seme-alabarik ba al duzu?

-          Bost. Baina nik hamar nahi.

-          Hamar! Ez zara serio ari. Zuk nahi duzuna da seme-alabak ekartzeko egin behar dena egiten jarri.

-          Ez, ez da broma. Umeak dira munduko gauzarik ederrena.

-          Bale, Arona, konforme. Eta nola hazi eta mantendu familia? Nondik atera behar duzu janaria?

-          Janaria ez da problema. Gure etxean ez bada, arrebarenean, auzoan, kointuarenean, nonbait jango dute. Beti jaten dute. Ez dago arazorik.

-          Arazorik ez dagoela? Eta dirua?

-          Dirua ez da problema. Diru gehiago edukitzeagatik, zoriontsuagoa ez zara. Zuk etxe polita eduki dezakezu kanpotik, baina gero, barruan, giro txarra. Nire etxea oso itsusia da, baina barruan familiarekin giro oso ona daukat. Ni familiarekin, oso gustura. Zoriontsua naiz. Horregatik haur gehiago nahi ditut.

P.D. Argazkia eransten dut. Gaur bazkalondoan Jon Soto patroiarekin puentean, elkarrizketa egin ostean.

 


 IBON GAZTAÑAZPI

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!