Quebrantahuesos

Erabiltzailearen aurpegia Asier Lizarralde 2014ko eka. 24a, 21:58
Quebrantahuesos; esan beharra dago izenak berak atentzioa deitzen duela. Nire kasuan lankide batek izenaren jatorriaren azalpen zehatza eman zidan: izen hori zakak pedalai eman ber diekelako "hasta fundirse los huesos".

Ez motel, ez. Quebrantahuesos izena desagertzeko arriskuan dagoen hegazti espezie batetik zetorrek, zeina Huesca-ko pirinioetan bizi den.


Hala ere, nahiz eta une hartan lankide kurioso horren kontura parre egin larunbat honetan bizitakoaren ondoren arrazoia eman behar diot. Bai hoixe!! Larunbat honetan behintzat hezurrak desegin zaizkiguk! Aldez aurretik abisatuta geunden baina jakinaren gainean egonagatik beroa bero da eta aurtengo edizioan eragin handia izan du.


Eguna goiz hasi genuen; inork ez dugu nahi izaten urte guztian entrenatzen jardun garen egunean beranduegi eta gutxiegi gosaltzeagatik atzean geratzea eta goizeko 5etatik aurrera mugimendua antzematen zen irteera puntuan lo egin genuenen artean. Denok ixil ixilik gorputzari karbohidratoak sartzen –makarroik, arroza, tortilla...– Zin dagit ez dudala berriz goizeko 5tan makarroirik jango!


Lasterketa bera 7:30etan hasten da, goizegi izan liteke batzuentzat baina goizeko 6:45etarako irteera puntuan kokatzen denik ere badago eta horientzat nahikoa berandu izaten da irteera. Goiz irteteak baditu beren abantailak eta modu honetan lasterketako lehen kilometroak tenperatura freskoan egin genituen. Goiza ongi hasi bagenuen ere azkar okertu zen eguna gutariko zenbaitentzat: lasterketako lehen zailtasunari –Somport– aurre egin aurretik Aitor Lertxundi Uxkun-i beste txirrindulari batek atetik jo eta lurrera erori zen, eta horrelakoetan gutxiena izaten bada ere ezin izan zuen jarraitu. Pixka bat aurrerago, Somport-eko jaitsiera hasi eta berehala Iñigo Arruti Andu-k ere geratu egin behar izan zuen, rebentoi bat tarteko.


Gainontzekook, ez genuen arazo mekanikorik izan, baina beste arazo bat izan genuen: Beroa!
Denok, gehiago edo gutxiago sufritu genuen bere eragina eta nirelankideak esan bezala hezurrak urtu arte eman behar izan genion pedalei.


Bukaeran beti gertatu ohi den moduan sufritutako guztia ahaztu eta hurrengo urterako zitatu ginen baina hori bai, euria egin dezala nahi badu baino bero gehiago ez mesedez!


Behin lasterketa hau pasata gehienok amaitutzat eman ohi dugu gure lasterketa denboraldia, baina honek ez du esan nahi larunbat eta igande goizeroko bueltatxoak egiteari utziko diogunik. Nahi duenak errusta aurrera azaldu besterik ez du eta ziur Aldapako mailot horiren bat topatuko duela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!