Hasi dira obrak Kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Solaberrieta 2014ko eka. 17a, 13:23
Urtero irailean ixten da Orioko Karela kiroldegia mantenu lanetarako. Aurten ekainera aurreratu dugu geldialdia egokitzapen lanak berehala hasteko

Gimnasioa handitu dute eta lurra egokitzen hasi dira jada. Aste honetan egingo da kirol batzordea eta bertan erabakiko dira beste zenbait egokitzapen: hidromasajearen tokian lurrunezko sauna jartzea eta gimnasioan makinaria berria sartzea proposatuko da. Hiru alderdietako zinegotziek erabakiko dituzte xehetasunak.

Igez enpresak egingo ditu obrak eta bi aste iraungo dute, uztailaren lehen egunean kiroldegia irekita izateko. Lurrak egonkortzen denbora beharko du. Horren arabera kokatuko dira gimnasioko zorua eta ekipamendua.

Zerbitzuak berritzen eta hobetzen ari gara etengabe. Kiroldegiaren txanda izan da orain. 110000 euro gastatuko dira Karela egokitzen. Kostuaren herena, gutxi gorabehera, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du bere gain.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!