ERABAKITZEKO ESKUBIDEA EUROPAN – HITZALDIA KULTUR ETXEAN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2016ko api. 7a, 08:37
Erabakitzeko eskubidea gaurkotasun haundia duen gaia da. Egun bizi dugun egoera politiko aldakor honetan, erabakitzeko eskubidea protagonista bihurtzen ari da, gobernuen osaketetan gai nagusi edo marra gorri bihurtzeraino. Kataluinako kasua adibide garbia degu. Europan gertatutako partaidetza prozesuetan ateratako esperientzietatik ikasgairik atera daiteke, non identitatearen auzia ez da funtsezkoa. Eskozia kasu. Egoera honetan, Toki Alai Elkarteak analisia eta eztabaida sustatzeko, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Katedraduna eta aparteko aditua den Juanjo Álvarez gonbidatu du, “El derecho a decidir en Europa” hitzaldia ematera. Hitzaldia, Kultur Etxean izango da, hurrengo apirilaren 11a astelehenean, arratsaldeko 19h-tan. Toki Alai Elkartetik gonbidapena luzatzen dizuegu bogan dagoen gai honi buruz hitz egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!