2019ko udal hauteskundeak

Lourdes Salsamendi prest da

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzeko udal hauteskundeetan Orioko EAJren hautagai izango den Lourdes Salsamendi herritarren beharrak eta eskaerak zein diren entzuteko eta jasotzeko prest dago.

Maiatzeko udal hauteskundeetan EAJren hautagaia izango den Lourdes Salsamendik herritarren beharrak eta eskaerak zein diren entzuteko eta jasotzeko prest dagoela esan du. Salsamendiren esanetan, "Udaletik Oriorentzat, oriotarrentzat eta oriotarrekin lanean jardun nahi du". Herriko arimaren kolorea duen koaderno hori-horiarekin dator eskaera guztiak jasotzera, aurrerantzean eskura izateko.

"Herritarrekin bilerak egin nahi ditut. Baserrietako eta auzoetako bizilagunekin, kultur eta kirol taldeekin, eta zerbitzuetako arduradunekin bilerak egiten joango naiz, datorren legealdirako programa onenari forma eman ahal izateko", adierazi du Lourdes Salsamendik.

Arlo eta esparruetako bilerak egiteaz gain, herritarrek mezuak bidali ditzakete oriokoeajpnv@gmail.com helbidera, eskaerak edo galderak eginez. Sare sozialetako perfil publikoetan eta Orioko Batzokiko sarreran dagoen posta-kutxan ere utz daitezke mezuak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!