Herritarrekin bilera orokorra egingo du Lourdes Salsamendik

Erabiltzailearen aurpegia
Herritarrekin bilera orokorra egingo du Lourdes Salsamendik

Auzo desberdinetako herritarrekin bilerak egin ostean, Oriotar guztientzako deialdia egin du Lourdesek


Maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako EAJren programa herritarrekin osatzeko helburua du Orioko EAJk, eta orain arte Orioko eragile desberdinekin bildu da Lourdes Salsamendi, EAJ-PNVren hautagaia.

 

Apirilak 12an, ostiralean, arratsaldeko 18:30etan Toki Alai Batzokian izango da azken bilera, Oriotar guztiekin. "Eremu horietako herritar guztiei gonbidapena luzatzen dizuegu, denon artean Orion aurrera eraman ditzakegun ekimen eta proiektuak zehazteko".

 

EAJk uste du herritarren ekarpenak ezinbestekoak direla herrigintza ardatz jartzen duen programa osatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!