Eskerrik asko oriotar guztioi!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2019ko uzt. 6a, 11:00
Argazkia: Rosana Arruti

San Pedro festak bukatu berri dira, eta giro onean pasa ditugu.

Eskerrik asko beste behin ere oriotar guztioi !

San Pedroko festak bukatu berri dira eta giro onean pasa ditugu. Txupinazotik azkenengo ekitaldira arte oriyotarrok, herritarrok izan gara protagonista: Salatxo, Musika Eskola, Harribil, Soka Dantza, Pilota elkartea, Arraun elkartea, Dardo txapelketa, buruhandiak eta erraldoiak, Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola, herriko elkarteak eta Arrantzale Eguneko kideak.

Barkatu norbaitez ahaztu banaiz, eta bihotzez zorionak denei herritik eta herriarentzat festak antolatzea lortu dugulako. Txalo bero bat parte-hartzaile guztiei.

Hemendik aurrera beste lerro baten egongo gara festak antolatzen, baina beti bezala prest, Oriyotik Oriyotarrentzako eta Oriyotarrekin bat egin nahi dugulako. Eskerrik asko lau urte hauetan festa bileretara hurbildu zareten guztiei ere.

Beti bezala hobetu beharrak hobetuko ditugu, eta elektrotxarangako karrua bultzatu behar bada ere hortxe eongo gea.

Aupa Orio !

Lourdes Salsamendi
EAJ taldeko bozeramailea.



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!