Amezti

Amezti

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2015ko mai. 23a, 08:56

Duela aste batzuk espedienteari buruzko azalpenak eta txosten juridikoa eskatu genituen eta biak ukatu zitzaizkigun.

Amezti baserriaren berreraikitzeko baimena eman zenean, jakinarazi zitzaigun lizentzia emateko txosten sektorial guztiak zeudela eta aldekoak zirela.
Apirilaren amaieran, lanen garapena ikusitakoan, batzordetan gaiari buruzko informazio eskaerak egin genituen: espedienteari buruzko azalpenak eta txosten juridikoa eskatu genituen. Biak ukatu zitzaizkigun.
Gaia lehertu denean, egon litezkeen balizko irregulartasunak argitzen saiatu ordez, irregulartasun hauen ardura Aiako EHBilduko kideona ere badela esanaz irten dira.
Guk ez dugu gai honekin hauteskunde kanpaina ezta hauteskunde prozesua ere zikindu nahi.
Aurrerantzean ere, orain arte bezala, auzi hau argitzeko lanean jarraituko dugu Aiar guztiok eskubide eta betebehar berberak ditugula ziurtatuz.

EHBildurekin Aiarrok garaile!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!