AMEZTI baserriaren eraberritzeari buruzko mozioa

Erabiltzailearen aurpegia
Azken hilabeteetan Amezti baserriaren eraberritzeak lege aldetik sortu dituen kezka eta zalantzak ikusirik eta administrazioarekiko auzi-errekurtso bat onartua dagoela kontutan hartuz, gaia argitu bitartean obrak gelditzea eskatuko dugu biharko plenoan mozio honen bitartez:

 

 

AMEZTI BASERRIAREN ERABERRITZEA

 

            2010ko irailaren 10ean, Aiako Udalak egoitza-eraikinerako erabilia izan zen Amezti baserria eraberritzeko baimena eman zuen, jatorrizko baserriak zuen erabilpenari dagokionez inolako aldaketarik aipatzen ez zelarik beraz, egoitza erabilpenerako eman zitzaion lizentzia.

            2012ko martxoaren 12an, Aiako Udaleko arkitektu den Gaizka Perosterena Arregi jaunak lizentzia ematearen aldeko txostena jakinarazi zuen, txostenean bertan aipatzen ziren baldintzekin. 

            2012ko irailaren 26an Aiako Udalak bere arkitektuak eginiko aldeko txostena jakinarazi zuen, baserri zaharra eta pabiloiaren eraiste proiektua aurkezteko baldintzapean. Jakinarazpen horretan Angela Aranguren eta Salvador Garrastazuren oinordekoek Amezti baserriaren eraberriketa eskatzen dute, gaurko eraikina ordezkatuz.

            Geroago, 2013ko urtarrilaren 22an, kontuan hartuz 2012ko martxoaren 13ko txostenean planteatutako baldintzak betetzen zirela, Aiako Udaleko arkitektuak lizentziaren aldeko txostena sinatu zuen.

           Egun hartan bertan, 2013ko urtarrilaren 22an, Aiako Udalak Amezti baserria eraberritzeko obren leku aldaketarako baimena eman zuen. Kokapen berria eta eraikin berriaren beste hainbat ezaugarri definitzen zituen proiektuan ez zen aldaketarik aipatzen eraikinaren erabilerari zegokionez 2010ean emandako lizentziarekin alderatuz beraz, emandako azken baimenak egoitza erabilerako eraikin batentzat izaten jarraitzen zuen. 

            2015eko maiatzak 26an, Gipuzkoako Aireko Kirol Federazioko Lehendakariak idatzi/salaketa bat sartu zuen Aiako Udalean. 

            2015eko irailaren 10ean, Aiako Udalak 85/2015 Dekretuaren bidez honako hau ebatzi zuen:

             -2013ko urtarrilaren 22an emandako lizentziaren inguruan Gipuzkoako Aireko Kirol    Federazioak eskatutako berrikusketa eta baliogabetasunari uko egitea.

            -Legezkotasun urbanistikoaren berrezartze txosten baten tramitazioa ukatzea.

            -Lizentziaren eskatzaileak 2011an aurkeztutako txosten akustikoa eta geoteknikoa Aiako Udaletxean kontsulta daitezkeela jakinaraztea.

            2015eko urriak 28an, Asier Garate Gisasola jaunak, Gipuzkoako Aireko Kirol Federazioaren ordezkari gisa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Aiako Udalaren 85/2015 Alkatetza-dekretuaren aurka.

           

            Aurretik azaldutako guztiagatik, AIAKO UDALARI ESKATZEN DIOGU:

            -2010eko irailaren 10eko Gobernu Batzordeko akta non, Amezti egoitza-eraikina eraberritzeko lizentzia eman zen.           

            -2012ko martxoaren 13an Aiako Udalaren arkitektuak bere txostenean eskatutako eraiste proiektua.           

            -Amezti baserria aurri-egoeran aurkitzen zen eraikuntza tradizionala zen, Aiako udal-lurraldean kokatua. Eraikina Aiako lur hiritarrezinaren barruan sartzen da, Aiako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bateginak “D-21 Babes arrunt bereziko landa eremua” barruan kokatzen duelarik, gainjarritako bi baldintzekin: “D.82 Eremu higagarriak” eta “D.84 Korridore ekologikoa”. 

            Hori kontutan hartuz, Aiako Udalak dagokion dokumentua eskatu beharko luke Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamentuari non zehaztuko diren zeintzuk diren kalitate paisajistikoari dagozkion helburuak eta horiek lortzeko kontutan hartu beharreko ekintzak. Honako hau ezinbesteko baldintza zen lizentzia eman aurretik. 

            -Bigarrenik, legaltasun urbanistikoaren kontrola Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena dela kontutan hartuz, Aiako Udalako dagokion dokumentua eskatu beharko dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Departamentuari, bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. 

           -Bestalde, kontutan hartu behar da eraberritzeko lizentzia emateko eskumena Aiako Udalak duela, eta subsidiarioki Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko Departamentua beraz, aipaturiko eraikuntzaren legaltasuna argudiatu eta bermatzen duen dokumentua eskatzea, ekainaren 30eko 2/2006 Legea kontutan hartuz. 

            -Halaber, txostenean ez da frogatzen baserri zaharraren hondarrek eraikitako egiturarik mantentzen dutenik (Aiako Arau Subsidiarioen 75.4 artikulua). Beraz, Aiako Udalari eskatzea puntu hau argitzea dagokion dokumentuarekin.           

            -Azkenik, Aurretiko Txosten Geoteknikoari dagokionez, esan beharra dago txosten ez dagoela guztiz osatuta eta ez dituela biltzen kokapen berri horren ezaugarriak; hortaz, ezin da ondorioztatu kokapen berria aurrekoa baino hobea denik. Hori horrela, Aiako Udalak ondo osatuta dagoen Txosten Geotekniko bat eskatu beharko du eraikin berriaren kokapen berria justifikatuta dagoen ala ez ebatzi ahal izateko. 

            Honengatik guztiagatik, honako mozio hau aurkeztu, eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren 30/1992 Legearen 102 artikulua betez, baita lege beraren 104 artikuluari jarraiki, Lurzoru eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 220 artikuluari dagokionez, honako hau eskatzen dugu: 2013ko urtarrilaren 22ko Gobernu Batzordeko akordioaren xedapenen berrikusketa txosten  bat zabaltzea, LIZENTZIAREN GAUZATZEA BERTAN BEHERA UZTEA  ADOSTUZ, OBRAK GELDITUZ ALEGIA.           

 

 

Aian, 2015eko azaroaren 6an

 

 

EH BILDU AIA

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!