Ez ohiko plenoaren eskaera

Erabiltzailearen aurpegia

Amezti baserriaren obra baimenari buruzko ez ohiko pleno monografikoa eskatu du Aiako EH Bilduk

Aiako EH Bilduk, Talaimendi gaikaldeko Aiako lurretan eraikitzen ari den Amezti baserriaren obra baimenaren harira, ez ohiko pleno monografikoa eskatu du Aiako Udalean. Izan ere, Aiako EH Bilduk, 2015ko azaroaren 10eko plenoan, Amezti baserriaren inguruan sartutako mozioa eztabaidatzea eskatu zuen eta EAJ-ko alkateak ezezkoa eman zuen eta, beraz, pauso hori ematera behartu gaituzte.

Mozioa sartu genuenetik denbora pasa da eta Ameztiko lanek aurrera jarraitzeak kezka sortzen digu. Baimenaren inguruko azalpenik ez dugu jaso eta, hori dela-eta, alkatea horretara derrigortzea izan dugu bide bakarra. Aiako Udala epaitegietan dago eta EH Bilduk azalpenak eta argibideak nahi ditugu akusazio honen aurrean.

Gaia argitu bitartean, Amezti baserriaren lanak eta habilitabilitatea gelditzea eskatzen dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!