Kanpainako kartelak kentzeari buruz

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2016ko ira. 16a, 13:04

Kaixo!

Atzo gauean guk kanpaina honetan jarritako kartel eta plastiko guztiak bere tokian zeuden, bai auzoetan eta baita kaskoan ere.

Baina gaur goizean kalera irten garenean, gure harridurarako, kanpainako panelak gure kartelik gabe ikusi ditugu. Herri guztian jarriak genituen kartel, plastiko, logo... GUZTIAK kendu dituzte gauean.

Hori bai, EAJren kartelak ez ditu inork ukitu.

Ba jakin dezatela ez digutela kanpaina hau zapuztuko, guk geurean jarraituko dugula, herri eta irri egiten jarraituko dugula nahiz eta gure lana oztopatu nahi izan.

EGIN HERRI!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!