2017rako Ordenantza Fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2016ko urr. 28a, 10:10
Asteazkeneko plenoan 2017rako Ordenantza Fiskalak onartu ziren, EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Kooperatibaren etxeari buruzko galderei erantzutea eskatu genuen, baita Udalaren web orria eguneratzea ere.

EAJ-PNVren proposamena tasa guztiak berdin mantentzea, bi salbuespenekin: IBIa eta igerilekuko prezioak.

1- Nahiz eta hasiera batean EAJk IBIaren tipoa mantendu nahi izan, Foru Aldundiak egindako balio katastralaren eguneraketaren ondorioz familia bakoitzak IBI-agatik ordaindu beharreko kuota igotzen zenez EH BILDUk IBIaren tipoa murriztea eskatu du.

Beraz, EH BILDUren proposamenagatik etxe bakoitzak ordaindu beharrekoa ez da igoko hurrengo urtean.

2- Igerilekua: EAJren hasierako asmoa herritarrak ez zirenei prezioak igotzea zenez, EH BILDUren proposamena bono ezberdinak sortzea izan da, herrira datozen turistentzat erakargarriago izan dadain batez ere.

Azkenean EAJ-k prezioetan herritar/ez herritar bereizketa kentzea erabaki du:

3 HILABETEKO BONOAK- 40€ 18 urtetik gorakoentzat eta 20€ 4-18 urte bitartean.
Bono familiarrak:
Gurasoa/k + seme/alaba bat: %20-ko deskontua
Gurasoa/k + 2 edo seme/alaba gehiago: %25eko deskontua,

EGUNEKO SARRERAK- 5€ 18 urtetik gorakoentzat eta 4€ euro 4-18 urte bitartean.

EH BILDUk ongi ikusten du prezioen egitura berri hau erakargarriagoa delako kanpoko jendearentzat baina hala ere prezio igoera handiegia ikusten dugu herritarrentzat kasu batzuetan.

3- Gure hirugarren proposamena Udalak eskaintzen dituen kurtsoen gainean izan da. Langabetu eta jubilatuei deskontu gehigarri bat aplikatzea proposatu dugu.

Proposamen hau ez du EAJ-k onartu eta prest agertu da hurrengo urterako gai honi buelta bat ematera.

Ordenantza Fiskaletaz aparte, galdera-eskaeren artean EH BILDUk abuztuaren 31ean Kooperatiba etxeari buruz erregistratu zituen galderei ez zaiela oraindik erantzun gogorarazi zuen, nahiz eta erreglamentuak hilabeteko epean erantzun bat ematera behartzen duen. Alkateak idatzizko erantzun bat jasoko genuela hitz eman zigun.

Bestalde eta beste behin, Udalaren web orria eguneratzeko eskatu genuen. Orrian publikatutako azken aurrekontuan 2009koak dira eta plenoetako hainbat akta ere falta dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!