Euskaraz bizi-bizi

Bideo-grabazioa martxan!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraz bizi-bizi 2013ko urr. 11a, 18:06
Udaleko Euskara batzordean bideo bat prestatzen ari gara, 'Euskaraz bizi-bizi' egitasmoaren barruan, eta dagoeneko hartuta dauzkagu irudi gehienak. Nahiz eta grabazioa oraindik bukatu gabe egon, editatze-lana hasita daukagu dagoeneko eta, gauzak ondo bidean, luze gabe izango da prest bideoa.

null

Aurrena, deialdi bat egin genuen, parte hartzeko interesa zeukan jendea 'fitxatzeko' eta, behin jende-kopuru polita osatuta, grabaziotarako egunak jarri genituen: irailaren 27a eta 30a. Jendea taldetxotan bildu eta euskarari buruz hizketan jarri genuen: nola ikusten duten, euskararen egoerak hobera egin ote duen eta zertan, hobetzeko zer daukagun, aurrera begira zertan indar egin…

Eguraldiak lagundu zigun bi egunetan eta gustura ibili ginen 'euskararen aktibista' artean. Nabarmentzekoa da nolako prestutasuna erakutsi digun jendeak parte hartzeko, eta eskerrak eman beharrean gaude guztioi.

Horregatik erabaki dugu blogean sarrera hau idaztea: bagabiltzala esateko, batetik, eta laguntzen diguzuen guztiei eskerrak emateko, bestetik. Biba zuek!

Jabier Zabaleta
Jon Agirrresarobe

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!