Euskaraz bizi-bizi

'Euskaraz bizi-bizi' plan estrategikoa. Txostena luzeegia dela uste dutenentzat

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraz bizi-bizi 2014ko urr. 13a, 18:02

Euskararen Plan Estrategikoa lantzen hasi gara Orion. Eusko Jaurlaritzak osatutako ESEP txostenaren parametrotan markatuko ditugu 2014-2017 urte bitarterako lehentasunak. Asmoa, bikoitza: hutsuneak identifikatzea eta lan-lerroak zehaztea. Pasa den ostegunean egin genuen bilera eta urriaren 23an izango da bigarren gogoeta eguna. Baina ez gaitezen txosten, informe, diagnosi, azterlan, emendakin, puntualizazio eta abarretan ito. Adostasun handia sumatu nuen bertaratuen artean. Zintzilik duzue txostena oriora.com webgunean eta hemen. Aztertu eta esango diguzue.

Zein da diagnosia? Euskarak administrazioa, komunikabideak, irakaskuntza…esparru ugari bereganatu ditu Orion. Galdu ditu, neurri batean, sukaldeko berriketaldiak, portaleko bilerak, parkeko gurasoen jarduera eta txikiteroen diskusioak. Esparru publikoenak bereganatu ditu pribatuenak galtzeko. Euskarak galdu ditu; guk galdu ditugu.

Hutsune nabarmenenak, hiru. Historian lehen aldiz oriotarren ia laurdena ez da euskalduna; beraz, euskaraz ikasteko aukerak zabaldu behar ditugu. Bestalde, euskal hiztunen kontzientzian eragiteko estrategia behar dugu, jakiteaz gain erabili behar delako. Azkenik, ahalegin berezia behar dute zenbait esparruk: kirol taldeek, parkeak eta merkatariek nahiz ostalariek.

Plan estrategikoa luzeegia dela diotenentzat, horra orain artekoaren laburpena.

Jon Agirresarobe 'Torrotxo'

Euskara zinegotzia

 

Euskarz bizi-bizi Plan Estrategikoa (2014-2017), PDF formatuan

 

 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!