Urriaren 19an irteera Lapurdira

Erabiltzailearen aurpegia Igor Iturain 2014ko urr. 15a, 11:11

Urriaren 19an, Aiako Lardizabal Herri Eskolak eta Kirol Elkarteak, irteera antolatu dute Lapurdira. 

Oinez, bizikletaz edo patinekin egin daiteke datorren iganderako, urriaren 19rako, Lardizabal Eskolak eta Aiako Kirol Elkarteak antolatu duten irteera. Lapurdin, Errobi ibaiaren ertzetik izango da ibilaldia, 13 km-tako ibilbidea duen Ustariz-Baiona bidegorritik.

Goizeko 8:30etan izango da irteera, Aiako aparkalekutik, eta 14:30ak inguruan itzultzea aurreikusten dute antolatzaileek. Ibilbidea, oinez, bizikletan edo patinetan eginda ere, erraza da, bide guztia asfaltozkoa baita.

Irteeraren prezioa hiru eurokoa da, eta joan nahi duenak urriaren 17a baino lehenago eman beharko du izena Iturriozena tabernan. Bederatzi urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute eta guraso gabe doazen adin txikiko guztiek muga bazkatzeko gurasoen baimen-agiria eskatu behar dute udaletxean

Kaskoa, ogitartekoa eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen du antolakuntzak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!